San Migel Parrokia

Gure ondarearen eraikuntza onenen erara, San Migelen Parrokia belaunaldiz belaunaldi eginiko ekarpenen emaitza dugu, yustaposizio sekularrena, hainbat gusturen eta sentiberatasunen batura orekatua, guztia harmoniazko multzo baten baitan. Jatorrizko eraikina nabe bakarreko tenplu gotikoa zen, Errosariokoa hain zuzen, XIII mendearen inguruan eraiki zutena.

Parrokia, Oņati, Gipuzkoa

Geroago, XV.ean beste bi nabe erantsi zitzaizkion; erdikoa piska bat altuagoa zen eta arbotantez zegoen eutsita. XVI.ean klaustroa eraiki zen, gotiko-flamigeroa, eta loturako laugarren nabea gehitu zitzaion. Pulpitu errenazentista eta Pietatearen kapera ere eraiki ziren, azken hori erretaula plateresko eta guzti. XVII.ean, kripta. XVIII.ean portada nagusia, erretaula nagusia, biak erabat barrokoak, eta koruko arkua landu ziren eta dorre neoklasikoa altxatu.

Gebaratarren eta Zuazolaren nortasun handia aipatu behar dugu berriz. Kondeak elizaren jabe izan ziren eta bertan izan zuten hilobia, Errosarioko kaperan lehenbizi eta kriptan gero; apezpikuak, bestalde, Pietatearen kaperan mausoleoa eraikitzea lortu zuen. Erlijio-interesa eta ospearen iraupena ziurtatu zituen horrela.

Pedro de Gebararen alabarastrozko hilobia, lehoi eta nahigabetuez, paregabea da, baina ez da hainbeste nabarmentzen Rodrigo Mercadoren hileta-kaperaren ondoan: Pasioaren eta Ama Birjinaren bizitzako irudiak, santuak, profetak eta aingerutzarrak biltzen dituen erretaula platereskoa du, Pierres Picart-ek eginiko hilerri apal-apala eta mausoleoa, Diego de Siloena omen dena, erretablo gisa landutakoa.

Parrokia, Oņati, Gipuzkoa

Hilobiaren gai nagusia Zuazola apezpikua da, otoitz egiten eta bertute baten laguntza duela, unibertsitateko portadaren antz handia izanik. Kaperaren multzo osoa burdinazko hesi ederrak, erabat apainduak, ixten du. Pietateari egiten dio aipamena eta bertako forjarien trebetasunaren erakusgarri aparta da.

Klaustroa ere Zuazolaren agindua izan zen eta lekurik ez zegoenez, beharrak hala aginduta, errekaren gainetik igarotzen da bi zubiri helduta, harrigarria eta bakarra Espainian; Erretaula Nagusia Juan Bautista de Susok tailatu zuen, eta barrokoaren oparotasun izugarria dugu bertan ikusgai, hostoietan, salomondar kolometan, fruituetan, aingerutzarretan eta udalerriko zaindarietan: San Migel, Sebastian Deuna eta Roke Deuna.

Baina ezin dugu ahaztu Oņatik azken urteotan bere santua ere baduela, Aozarazako Mikel, fraile dominikarra, Japonian 1637an burua moztu ziotena. Parrokiako koadroan, martiritzan pairatu behar izan zituenak ikus daitezke istorio eran margotuta.

 

es en fr ca