Historia

Oņati, historian zehar izandako kasu berezi bat da Gipuzkoa barruan, Euskal Herrian egon diren Jaurerri gutxietako bat izan delako.

Oņati, Gipuzkoa, historia

Geografikoki, Hego Euskal Herriaren erdian dago, mendiskaz inguratuta, Aloņa, kareharrizko mendia (1324 metro) du hegoaldean. Oņati izenak horixe esan nahi omen du: "muinoz ugaria den lekua".

Oņatiri buruzko lehen informazioa XIV. mendearen hasierakoa da. Mendetan zehar Oņati Jaurerri izan zen, eta beranduago konderri. Jaunak eskubide batzuk zituela esan nahi zuen horrek. Eskubide horien barruan zeuden: zerga zibilak eta elizakoak kobratzea, alkateak eta elizako parrokoak izendatzea, epaile lanak burutzea, gerra sasoietan tropen buruzagi izatea, etabar.

Oņati, Gipuzkoa, historia

Jaun-eskubide horiek Vela familiakoek izan zituzten lehenengo, eta ondoren, Arabako Gebaratarrek. Kondeen boterearen seinale da oraindik ere zutik dagoen Zumeltzegi dorrea. Dorretxe hori XIV. mendean eraiki zen eta bertatik hirigune osoa dago agerian. Erdi aroko dorre ikusgarrienetako bat da.

Oņatiarrek, hasiera-hasieratik eta XVII. menderarte kondepetik askatzeko borroka gogorrak bizi izan zituzten. 1389an askatasuna lortzeko saialdi bat egin zuten baina porrot egin zuen; dena dela, artean kondeak onetsi egin behar zuen alkate hori, arrunta, eta beste alkate bat izendatu, nagusia.

Kondeen boterearen aurkako benetako borroka XVI. mendean hasi zen, Kontzejuak eta apaizek parte hartu zutelarik. Indarkeria erabiliz egindako borrokek gutxirako balio zutela konturatu eta, 1540. urtetik aurrera, lege-bidetatik jotzea erabaki zuten.

Oņati, Gipuzkoa, historia

Agintaritzaren maila gorenetan eztabaidatu zituzten jauntxoen eskubideak, eta Oņati erregepeko hiri izatea eskatu zuten. Auzi horrek 1652. urterarte iraun zuen, eta herria galtzaile atera zen. Piskana-piskanaka, ordea, ideia politikoen aldaketak eta Gebaratarren gainbehera gertatu zen.

XVIII. mendean zehar, errege-leinu berriarekin batera ezarritako jauntxoen aurkako joerak, Oņatiko kontzejuan eragin zuen pittinka-pittinka eta auzi beharrik gabe, sendotzea eta indartzea. Udal aginte horren erakusgarri, Foruen Enparantzan dagoen barroko estiloko udaletxea eraiki zen.

 

es en fr ca