Anaitzeak

Gaur egun Oņatiko herria Saharako Gleibat El Fula, Mexikoko Zacatecas eta Guadalajara, eta Argentinako Jose C. Paz eta Frantziako Chateaubernard-ekin anaituta dago.

Giza aldekoa izan zen Gelibat El Fula 1995eko martxoan herriarekin anaitzearen arrazoi nagusia.

Geroago Mexikoko Zacatecas, 1996ko urrian, eta Argentinako Jose C. Paz, 2000.eko ekainean, izan ziren adiskide eta anaitze harremanak finkatzeko gogoa adierazi zuten herrialdeak, nahiz eta hasierako arrazoia historikoa izan, irekita utzi zen etorkizunean sor zitezkeen posibilitateei.

Oņati, Gipuzkoa, Euskadi

Argazki oina

Jose C. Pazekin anaitasuna, Jose Altube oņatiarrak Argentinako lurretan egindako lanaren ondorioa izan zen. Jose Altubek, 1891en lurrak erosi eta Villa Altube sortu zuen. Berehala bere lurrak herriari eman zizkion, industria, nekazaritza eta zerbitzuak sortu zituen. 1912an bere lagun min bat oroitzeko herriari jose Clemente Paz izena ezarri zion.

1997an harremanak hasi baziren ere, 1999ko udan egin zen Oņati eta Frantziako Chauteaubernarden arteko anaitasun zeremonia ofiziala. Kasu honetan ekonomia-kultura eta heziketa izan ziren ardatzak. Elkarrekin hainbat kirol eta kultura iharduera egin ziren, helburua herria kanpora zabaldu eta Europar Batasuneko proiektua kontutan izanik, herrien arteko harremanak sendotzea izan zen.

 

es en fr ca