Oņati
Oņatik 108,2 kilometro karratuko azaleraren hedadura dauka eta itsas mailatik 231 metrotako altitudean kokatzen da. 2000. urteko datuen arabera, biztanleria 10.748 pertsonakoa zen.

Oņatin kooperatibismoaren eta industria-mugimenduaren garapenaren ondorio logikoagatik, enplegua ekonomia-sektoreen arabera sailkatzeari buruzko datuek industrIa-sektorearen protagonismo nabaria adierazten dute.
Lehen sektorean, industri-garapenaren prozesuak eragin oso erabakiorra izan badu ere, Oņatik gutxi gora behera, 10.000 hektareako lurralde-azalera dauka eta horietatik %50a abeltzaintzari lotuta dago . Abeltzaintza-jarduera bereziki behi eta ardien ustiapenetan oinarritu da. Oņatin basogintzarako erabiltzen diren lurrak ere ugariak dira. Bestalde industria-sektoreak Oņatiri lanaren %60a eta desenplegu-tasa txikia eskaintzen dio.
Oņatiko merkataritza jarduera herriko merkatuan oinarritzen bada ere, sukaldaritza-eskaintza zabala du, kalitatezko produktuak prezio lehiakorretan erabiltzen dituzte, sukaldaritza tradizionala eta ostalaritza zerbitzu gehienak famili negozioak izaki dira. Ostatu eskaintzari dagokionez Debagoienako eskaintza handiena Oņatin dugu.

Aipatzekoa da Oņatiko aberastasun naturala, besteak beste, Aloņako haitzak, Aizkorriko gailurreria, Gesaltza- Arrikrutz sistema karstikoa, e.a. naturarekin lotuta dauden kirolak egiteko aukera zabalarekin: mendia, eskalada, puentinga, espeleologia, parapentea, e.a.
Naturako balio handiko zonaldea, fauna aberatsarekin. Kultura, historia eta ondare aldetik baliabide ugari dituenak, eskaintza gastronomiko zabala eta turismo erlijiosorako tradizio handia. Estetika eta kultura aldetik oso garrantzitsuak diren folklore, jai eta ohiturak ditu.
