PR Ibilbideak Oņati inguruan

OŅATI EKIALDEA SL-Gi-10 Aloņapeko ibilbidea (8,5 km - erraza - 2:00')

Ohiko ibilbide honetatik Oņatiren ikuspegi zabala dugu. Erdigune historikoan hasi eta nekazaritza giroko auzoetatik igarotzen da, eta altxor natural eta etnografiko ugariz gozatzeko parada izango dugu. Interesguneak: Zumeltzegi dorrea (Erdi Aroa) eta Larraņa, Olabarrieta eta Murgia auzoak.
Mapa | Argazkia

OŅATI MENDEBALDEA PR-Gi-107 Garagaltza auzoari itzulia (6,5 km - erraza - 2:00´)

Ibilbide honetan Oņatiko haranaren ikuspegi interesgarria izango dugu begien bistan. Hirigunetik abiatu eta Garagaltza auzoko baserri multzora joango gara herriaren inguruan dauden bidezidor eta bide zahar batzuetatik. Interesguneak: Oņatiko gune historikoa, Garagaltza auzoa, Usako aisia gunea.
Mapa | Argazkia

ARAOTZ PR-Gi-102 Uraren ibilbidea ( 11,5 km - erdi mailakoa - 4:30´)

Araozko sei auzotatik igarotzen den ibilbide honek nekazaritza mundura eramango gaitu lehenbizi, gero paregabeko ikuspegiak eskainiko dizkigu. Aitzuloko harpe magikoa ikusi ondoren, Araozko depositora iritsiko gara eta handik erraz joango gara Gurutze Santuaren ermitara. Andarto Txikitik gero Araotz aldera egin eta baserriz inguratuko gara berriro. Interesguneak: Araozko San Migel parrokia, Gurutze Santuaren ermita, Elortza jeneralaren jaiotetxea, etab.
Mapa | Argazkia

ARRIKRUTZ PR-Gi-103 Kontrabandisten bidetik (8,5 km - erdi mailakoa - 3:30´)

Edertasunez beteriko ibilbide honetan Kalahorrarako galtzada zaharretik joango gara hasieran eta gero Madina auzunera abiatuko gara. Ibilbide honek Arantzazuko eta Araozko auzoak lotzen ditu, eta Jaturabeko inguru paregabeetatik igarotzen da. Interesguneak: Arrikrutz, Kalahorrarako galtzada, Jaturabe, etab.
Mapa | Argazkia

KORTAKOGAIN PR-Gi-104 Arantzazuko baserrietan barrena (5,5 km - erraza - 1:30´)

Arantzazuko auzo gehiena igarotzen duen ibilbide honek nekazaritza mundura garamatza hasieran eta gero Okola eta Iritegi txokoetara. Errota historiko baten ondotik igaro eta abiapuntura inolako zailtasunik gabe iritsiko gara, kanal baten gainetik joanda. Interesguneak: Arrola, XVIII. mendeko baserria; Okolako sakonunea, Akuegiko zubia eta presa, etab.
Mapa | Argazkia

ARANTZAZU PR-Gi-105 Ezkutuko bidea (7km - erraza - 2:30´)

Ibilbide honi esker Arantzazuko txokorik ezkutuenak ezagutuko ditugu. Arantzazu ibaiaren mehakara jaitsiko gara, Iturrigorri igaro ondoren, Arrionako gailurra inguratuko dugu; inguru horietako baso paregabeak zeharkatu eta bi korta ikusiko ditugu. Interesguneak: Arantzazuko basilika, Gazteluaitz tontorra, Arantzazuko trokartea, etab.
Mapa | Argazkia

ARRASATE-ARANTZAZU PR-Gi- 106 Erromesbidea (16km - zaila - 5:00´)

Arrasaten hasi eta Arantzazun amaitzen den ibilbide hau besteak baino luzeagoa eta zailagoa da. Erromesen ohiko bidea da, eta hiru udalerritako sailetatik igarotzen da: Arrasate, Aretxabaleta eta Oņati. Bedoņa eta Larriņo auzoak, Urkuluko urtegia, Urruxola auzoa, Orkatzategiko hegalak, Jaturabeko arroila harrigarria eta Arrikrutz eta Gesaltzako garai bateko bentak igaro ondoren iristen da Arantzazura antzinako galtzadaren tokitik. Interesguneak: Santa Eulalia parrokia (Bedoņa), Orkatzategiko harkaitzak, Gesaltza-Arrikrutz galeriak, etab.
Mapa | Argazkia

 

es en fr ca