Irteera laburrak

Urkuluko urtegia

Ibilbide honetan zehar, Urkulu errekaren urbideari jarraituko diogu uraren kontrako norabidean, Aretxabaletako udalerrian dagoen izen bereko urtegiraino iritsiz. Ibilbide luzea da, ia aldaparik gabe; Zubillaga auzoan hasi eta bailara luze batean zehar eramango gaitu, Urkulu urtegia dagoen inguru zoragarriraino. Orkatzategi eta Kurutzeberriko mendi sahietsetan Ugaztegitik behera datozen errekatxoez baliatuz, egin den urtegi inguruan bizileku epelagoen bila doazen hegazti ugarik aurkitzen dute Urkulun aldibaterako babesa. Nahiz eta urtegian zein bere inguruetan ur-egazti gehien egoten den urte sasoia negualdea izan, urte osoan zehar kumeak bertan haziz gelditzen den espezieak ere badira, hain juxtu Urkuluko irla erabiltzen dute horretarako, berez ederra den inguru horri oraindik bizitasun eta kolore gehiago emanez.

Pasiotxo bat

Oņatiko haranaren ekialdean egin litekeen ibilbide laua dugu hau, Ubao eta Olaran ibai-arroetan zehar Berezao, Murgia eta Olabarrieta auzoak ikusiz. Euskal Herriko baserri inguru guztien antzera, soro eta zelai ederrak dituen pasiotxo polita egingo dugu. Ikusiko ditugun parke eta eraikuntza bai erligioso bai zibiletan ere, garbi islatzen zaigu bertako etnografia, historia, artea eta ekologia aldetiko aberastasuna. Ubao eta Olaran ibai-ertzetan mantentzen dira oraindik historian zehar berauek izan duten garrantziaren aztarnak; gaur egun geldi dauden bost errotak dira garai bateko jardunaren lekuko ixilak.

Mendi bizikletaz pasio bat

Mendibizikletaren zaleentzat aproposa den ibilaldi ederra dugu hau, zailtasun erdikoa, gutxi gora behera 20 Km. Izango ditu eta 4 edo 5 ordutan burutu daitekeena. Oņati hiribarruan hasi eta baso pistak lagun direla errekatxo eta baso inguruak zeharkatuz, Aloņa inguruko mendi-adarretan jarraituko dugu. Mendi honen maldan, Uribarri auzoa zeharkatuz, Jarondo Azpikoa deituriko lekuraino eramango gaituen igoerari ekingo diogu. Bertara iritsi ondoren Udanaraino, jeitsiko gara Oņati eta Legazpia lotzen dituen bidera, , azkenik Oņatiko hasiera puntura helduz ibilaldiari amaiera emateko.

Arantzazu inguruan barrena

Artia mendikatea eta inguruetan egingo dugun ibilaldi luzea dugu honako hau. Toki bat (Artaso), gailur bat (Artia Gaboņu), erreka bat (Artixa), baserri bat (San Juan Artia) eta mendikate guztiari izena ematen diona daukate oinarritzat: Artia. Zuhaitz mota hau, gaur egun oso urri bihurtu da gure basoetan. Ibilaldia kareaitzezko mendi tartean egingo dugu hasiera batean, ondoren pagadian barneratuko gara, basoa ia Artia mendikateko ur muga eta harearrizko gailurretaraino hedatzen dela. Era berean, guztien artean tamainagatik eta ikusgarritasunagatik Zekillagako jentilharria edo Mugarriaundi deiturikoa nabarmentzen da.

Gailurrez gailur

Aloņa eta Aizkorrin kokaturik, Oņatiko gailur garaienetan zehar egiteko mendi ibilaldia da; bertan ditugu bestalde Gipuzkoako kotarik handienak. Aldapa gogorrak eta karaitzez osatutako inguru malkartsuak daude ibilbidean; bertako gailurretatik begiratuz, Gipuzkoako haran zoragarriak ikus daitezke, eta baita Bizkaiko mendiak zein Arabako lautada ere. Oskarbi eta egun garbitan, Pirineotako gailurretaraino begizta daiteke. Duru eta Malla deituriko inguruak artzantza ugari duten inguruak dira, zelai zabalak eta artzain txabola zein arditegiz beterik hor-hemenka. Mendilerroaren goiko aldean pagadiak osatzen zuen nagusiki jatorrizko landaretza. Dexente desagertu ondoren, atzerriko beste espezie batzuk landatzen dira, esate baterako Malla-ko izai gorria eta larizio pinua.

Aloņa-Aizkorriko gailurreria

Aloņa-Aizkorriko mendikate malkartsuan zehar egiteko ibilaldi luze bezain polita da honako hau. Gailurreria osoa igaroz, Aloņaren 1248 m. eta Haitzurik dituen 1551 m. bitarteko altuerak dituzten mendiak igo beharko ditugu. Euskal Herriko pertsonai mitolojiko garrantzitsuena den Mari-k ere mendikate hau aukeratu zuen bere bizilekutzat besteak beste. Anbotoko gordelekuetatik Gaiztozulo eta Aketegiko kobazuloetara etortzen baitzaigun sarritan.

Kanalaren ibilbidea

Araotz bailarako ikuspegi orokorra ematen digun ibilaldia dugu honako hau. Luzea bada ere, ez du batere zailtasunik eskeintzen, erabat laua baita Aitzgaineko urtegira ura daraman kanal gaineko ibilaldia. Aurrera goazen heinean paisaiak sorpresa ugari eskeiniko digu; denbora gutxian ipuru txikiz sakabanatutako larreak eta bidea irentsi behar dutela diruditen izai geldoen edo zuhaitz erorkorretako basoen arteko kontraste sakonak ikusiko ditugu. Kanalaren Ibilbidea Uraren presentziaz gozatzeko aukera emango digun ibilaldia da, batez ere sasoi euritsuetan, Artia mendikateko mendi desberdinen magaletan behera bizitasunez jeisten denean errekatxo eta metalurezko zenbait iturri sortzen direla.

Historiaurrean zehar

Ibilbide laburra dugu, ia aldaparik gabekoa; aspaldiko bizimodu tradizionalean igarotako iraganeko mundu konkretu eta errealean murgiltzeko aukera ematen digu ibilbide honek. Gure aurrekoen aztarnak aurki ditzakegu Iritegi eta Anton kobako arkeologi-hondarretan. Iragan hurbilaren berririk ere badugu baserri-munduaren muina dugun horren inguruko adierazpenetan: baserria eta bere hurbilean ditugun hainbat galtzada, zubi eta beste zenbait eraikuntza osagarri.


 

es en fr ca