Arrikrutz Oņatiko Kobak

Arrikrutz, Oņati, Euskadi

Oņati-Arrikrutzeko Karstean, natur eskaintza paregabea definitu, sortu eta abian jarri zuen Oņatiko Udalak, Oņatiko Garapen eta Turismo Ajentzia S.A.ren bidez. Zehaztasunak-zehaztasun, Arantzazuko Santutegiaren inguruan dago aipatutako Karsta.

Arrikrutz, Oņati, Euskadi

Oņati inguruko paisaiak kalitate handiko elementu interesgarriak ditu. Besteak beste, kare-harri (karst) bikain ikusgarriak daude Aizkorri mendiaren magalean, Arantzazuko Santutegitik gertu, eta lur azpian, espeologi fenomeno eta gune luze konplexuak.

Arrikrutz, Euskadiko aitzindarietako bat da espeologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan. Lehen lanetan, hainbat arkeologia aztarna aurkitu zituzten, hala nola:

Arrikrutz, Oņati, Euskadi

  • Haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik. Horrelako lehen aurkikuntza izan zen Estatuan.
  • Eskeleto-atalak eta pantera-burezurrak.
  • Hartz-aztarnategi ikusgarria.

*Arrikrutz: mitologia eta kondairak

Mitologiaren alorrean, aipatzekoa da duela ehundaka urte Oņatiko, Deba Garaiko eta Arabako biztanleak Sandaili haitzulora joaten zirela pelegrinazioan, soloetarako euri-eske.

Bestalde, emakume antzuek bainua hartzen zuten Sandailiko uretan, emankorrak izateko. Milaka urte lehenago, jentilen garaian, sortutako ohiturei eusten zieten, horrela.

Horiek guztiak kontuan hartuta, Oņatiko Udalak bertako natur eskaintza hobetzea eta osotzea erabaki zuen ahobatez, eta beraz, Oņati-Arrikrutz haitzuloa bisitariak hartzeko prestatzea.

Arrikrutz haitzuloa 2007ko ekainaren 8an ireki zen

Lau urtez lanean aritu ondoren, 2007ko ekainaren 8an ireki zen jendearentzat Arrikrutz Haitzuloa.

Horretarako, ikerlan batzuk egin dira aurretiaz, testuinguru fisikoari eta ingurugiro eta kultur inguruneari buruzko argibide zehatzak lortzeko.

Informatika-sistema erabat aurreratua erabiltzen dugu, barne-gidaketak egiteko eta barruko elementu historiko, etnografiko, geologiko eta mineral interesgarriak balioesteko.

Arrikrutz, Oņati, Euskadi

Bisitaldiak 60 minutu

Haitzulo barruko ibilaldiak 60 minutu irauten du eta, sistemari esker, gai ugari lantzen dira, ikuspegi pedagogikotik, eta erabat modu interesgarrian landu ere. Besteak beste:

  • Urak eta hidrologiak Haitzuloa nola zizelatu duten.
  • Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 14 km-etan.
  • Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz betetako galeria dira guztietan aipagarrienak.
  • Nola sortu zen mineral-unibertsoa.
  • Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak.
  • Sandiliko mitologia.
  • Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian.

ORDUTEGIAK

Asteartetik igandera (Astelehenak itxita)

Martxoa-Maiatza eta Urria 10:00-14:00/ 15:00-18:00

Ekaina-Iraila 10:00-14:00/ 15:00-19:00

Azaroa-Otsaila 10:00-14:00/ 15:00-17:00

Azkenengo bisita kobak itxi baino ordu bete lehenago egingo dira bai goizean eta baita arratsaldean ere.

Arrikrutzeko kobak bisitatu ahal izateko erreserba egitea gomendatzen dugu.

PREZIOAK

Helduak 8 euro Jubilatu eta haurrak (5-10 urte bitartekoak) 6 euro ( 0-4 urte bitartekoak doan)

Taldeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 euro

ERRESERBA TELEFONOA 943-082000 E-MAILA: arrikrutz@oinati.org

Oharra: Oinetako egokiak, hotzari aurre egiteko arropa aproposak eta bisita ordua baino 30 minutu lehenago parking-ean egotea gomendatzen da.

|"UDARAN ARRIKRUTZ BARNE BARNETIK. ESPELEOABENTURA, AZKEN BISITAK IRAILAK 18 ETA URRIAK 16AN." | ESPELEOABENTURA. ROGE BLASCOREKIN 26:42-34:55 minutuetan

Urdazubi-Urdax, Sara, Zugarramurdi, Arrikrutz, Pozalagua, Koben Koba, Ekain Berri eta Mendukiloko lezeok ,MUGARIK GABEKO LURPEA ekimena martxan jarri dugu, bisitariari batzuetan hurbil bezain ezezagun diren baliabide hauek ezagutzera emateko intentzioarekin.
|TEKNOPOLIS BIDEOA 2007
|KERMAN ARRIKRUTZEN
Aloņa-mendi espeleologia taldeak utzitako argazkiak

 

es en fr ca