Informazioa
Informazio turistikoa eskuratzeko webgune hau Oņatiko Garapen eta Turismo Ajentzia S.A.k kudeatzen du, Oņatiko Turismo Bulegoaren laguntzarekin.
Oņatiko Garapen eta Turismo Ajentzia S.A.aren ardatz nagusia, Oņati udalerriko garapen sozio-ekonomikoa bultzatu eta sustatzea da, batez ere merkataritza eta turismo sektoreetan, natura, kultura eta arte ondareari balioa emanez.
Bestalde, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen udalerria da Oņati. Euskal Herriko hiru hiruburuen artean kokatua, Debarroaren buruan, Aizkorri Parke naturalaren sarrera eta euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea .
Beraz, Oņati eta Arantzazuko informazio turistiko eskuratzeko helbide honetara zuzendu zaitezke:
Ordutegia
Apiriletik irailera
Lanegunetan: 10:00-14:00/15:30-19:30
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-18:30
Igandetan: 10:00-14:00
Urritik martxora
Lanegunetan 10:00-13:00 /16.00-19:00
Larunbatetan 11:00-14:00
Igandeetan : 11:00-14:00
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu, argazkiak utzi dizkiguten hainbat laguni: Agustin Goenaga, Joxe Fernandez, Kepa Aiastui, Gerardo Elortza, Santi Mendiola, Pedro Luis Ormazabal, Lurdes Romano, Oņatiko Turismo Bulegoa, AMET, Aloņa- Mendi mendi taldea, Ipar-Haizea Taldea, Josu Garai, Benito Kantero, Dario Rodriguez, Jon Ugarte, Mikel Arrazola, Xabier Lazkibar, M.A. Irizar, Iņaki Olalde, J.L. Madinagoitia, Roberto Maiztegi, Urdin Elortza, Oņatiko Udal Artxiboa eta Arantzazuko Frantziskotarrak.
