Ospakizunak eta jaiak

Oņatiko jaiek erro sakonak dituzte kultura tradizionalean . Erlijio/nekazal ziklokoak dira oraindik ere ardatzak: Gabonak/Olentzero, Iņauteriak, Korpus eta San Migel/Errosario eguna. Lehenengo biak ohiko ereduei jarraiki antolatzen dira, eta azken biak izaten dira bitxienak eta berezienak.

Korpusa-k, Ertaroko Jaiak

Oņati, Gipuzkoa, Euskadi

Korpusa Erdi Aroko jai xumea zen hasieran, baina XVI. mendetik aurrera liturjia katolikoaren jai garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Prozesioan, bai Oņatin eta baita gainontzeko lekuetan ere, irudien "pasoak" ezezik fartsa eszenifikatuak ere garatzen ziren gurdien, musikarien, dantzarien, kofradien, gremioen, agintari zibil eta erlijiosoen eta abarren inguruan, eta hori guztia barrokoak ezaugarri zuen koreografi-zentzuaz egiten zen. Korpusa ez zen, beraz, gaien erakusketa geldoa, antzerki-emanaldi bizia baizik.

Gaur egun tramoia haren aldaera sinpleagoa egiten da Oņatin, baina hala eta guztiz ere, ikusgarria izaten da. Alderdi erlijioso hutsez gain, hiru elementu ditu ospakizunak oinarritzat: lehenbizi Aldareko Jaunaren Kofradia, bertako partaideek kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzean desfilatzen dutela; Jesukristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatzen dituztenak, pelukak, maskarak eta bestelako jantziak daramatzatela (Udalerriko zaindaria den Arkanjelua, dotoretasun eta militar kutsu handiz); eta, bukatzeko, dantzariek, errespetuaren eta alaitasunaren irudiak, ematen diote bukaera prozesioari. Kontrapasa, makildantza eta arkudantza begietarako gozagarri izateaz gain, garrantzia handikoak dira etnografiaren ikuspuntutik.

San Migel Jaiak

San Migeletan eta Errosarioko Amaren jaietan, eta bien "bixamonetan", aisialdi eta kultur ekintza ugari izaten da: kontzertuak, danborrada, txarangak, hitzaldiak, etab... Baina bi une bereizi behar dira, berri samarrak izan arren jaietako programan nahitaezko erreferentzia bihurtu direnak: "herri eguna" eta artzain-txakurren nazioarteko lehiaketa.

Herri egunean nekazari-kultura goraipatzen da. Barazki, fruta, abere eta gazta txapelketak egiten dira, bertsolariak, triki-trixa, erromeria... eta guztia txorizodun taloaren, sagardoaren eta saldaren laguntzaz.

Ardi-txakurren lehiaketa

Txakur-lehiaketak berriz, trebeenak artaldea artegira eramaten ikusteko aukera ematen digu. Bitxia da, bestalde, jai horien gorengo unea "bixamonak" izatea, normalean aurreko gaueko gehiegikerien ondoren atseden hartzeko egunak izaten badira ere, Oņatin egun horietan jartzen dira indar guztiak dibertitzeko.

Oņati, Gipuzkoa, Euskadi


Herriko Jaien Egutegia

Otsaila

Ihauteriak: otsailak 28

Maiatza

Musikegunak: maiatzaren 6, 13, 20, eta 27an.
Korpuseko jaiak: maiatzak 25(prozesioa)

Iraila

Arantzazuko Amaren eguna, irailak 9
Haurren eguna: iraileko bigarren igandea.
Oņatiko jai nagusiak: irailak 29
Artzai Txakur Lehiaketa: iraileko 3. igandean
"Herri Eguna" (nekazal eta abere azoka) irailak 30

Urria

Oņatiko jai nagusiak: urriak 1

 

es en fr ca