Albisteak
2010-07-10 / 18:37
UDA 2010, 2X1 UNIBERTSITATE ETA PARROKIAKO BISITAN ETA ARRIKRUTZEN
Iritsi da 2010eko uda, eta urtero bezala, Oņatiko Turismo Bulegoak eta Arrikrutzek eskeiniko dituzten bisita gidatuen berri ematera gatoz.
SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA ETA SAN MIGEL PARROKIA
Astelehena-Larunbata: 12:30 / 17:00
Igandea: 12:30
Iraupena: 1h
Prezioa: 2/p
Informazio gehiago: 943783453
ARRIKRUTZ
Ohiko bisitak egunero. Astelehenak itxita.
Iraupena: 1h
Prezioa: Helduak 8 euro Jubilatu eta haurrak (5-10 urte bitartekoak) 6 euro ( 0-4 urte bitartekoak doan)
Taldeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 euro
ARRIKRUTZ BARNE-BARNETIK
Ibilbide honetan ohiko bisitan ikusten ez diren galeria batzuk ikusteko aukera izango da. Irteera egunak:
Uztailak 17 eta 31
Abuztuak 14 eta 28
Iraupena: 3-4 ordu
Prezioa: 20
Eraman beharreko materiala: Material erosoa, katiuskak eta frontala ekarri beharko dira.
Arrikrutzeko bisiten erreserbak egiteko: 943082000
UDA 2010 PROMOZIOA
Monumentuen zein kobazuloen bisita gidatua egiteko, 2x1 promozioa.
Aurtengo udan, uztaila, abuztua eta iraila bitartean izango dugun promozioaren berri eman nahi dugu. Oņatiko monumentuak ("Sanctis Spiritus" Unibertsitatea eta "San Miguel" Parrokia)eta Arrikrutzeko kobak bisitatzeko aukera aparta eskeintzen dugu, bikoteko pertsona batek ordaindu eta bestea dohain sartzen delarik. Oņatiko jatetxe, ostatu eta turismo bulegoan eskura ditzakezue postalak promozio hontan parte hartzeko. Kontutan izan, bikote eta bisita bakoitzeko (monumentuak edo kobazuloak) postal bat aurkeztu behar duzuela promozio hau eskuragarri izateko.
- 2X1 Unibertsitate eta Parrokiako bisitan, eta Arrikrutzeko ohiko bisitetan aplikatuko da, Arrikrutz Barne-Barnetik promozio honetatik kanpo gelditzen da.
