Albisteak
2010-04-16 / 18:51
ARBIDEAK:EUSKAL ARTZAINAREN IBILBIDEAK
OHI EZ BEZALAKO BIDAIA, EUSKAL ARTZAIN MUNDUA HURBILETIK EZAGUTZEKO. Informazio gehiago nahi ezkero deitu 943 25 10 08 edo jarri harremanetan e-mail bidez info@gomiztegi.com Web horria: www.gomiztegi.com
1. IBILBIDEA: EUSKAL BASERRIA Gomiztegira bisita, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Bisitak ondorengo ekintzak hartzen ditu bere barne: instalazioen bisita, artzain-zakurraren erakustaldia, Idiazabal Jatorrizko Deitura duen gazta nola egiten den azaltzen duen dokumentala eta Arantzazu gaztaren dastatzea. Iraupena 45 minutu. Prezioa: 5 pertsonako Artzain txakurraren erakustaldiarekin 7 pertsonako Dastatze gastonomikoarekin 10 pertsonako. Ordutegia: Ekainaren 1etik Irailaren 30era. Goizez: 10:00etan eta 11:30etan Arratsaldez: 16:00etan eta 17:30etan Gainerako hilabeteetan: Aurrez hitzartutako bisitak bakarrik 2. IBILBIDEA: EUSKAL GAZTA Gomiztegin egindako esnekiak egiteko tailerra eta mamia egitea. Iraupena: 2 ordu Prezioa: 20 3. IBILBIDEA: EUSKAL ARTZAINA Duruko saroi eta larreetara bisita. Euskal artzainaren bizitza ezagutu eta esperimentatzea. Iraupena: 4 ordu. Prezioa: 50 Ordutegia: Aurrez hitzartutako bisitak bakarrik
